Galleta hauek egitea oso erraza da, eta oso goxoak ateratzen dira. Asko ateratzen dira, baino aste bete irauten dute problemarik gabe kutxa batean gordetzen badituzu (beno lehenago jaten ez badituzu!).
Osagaiak
- Irina 500 gr.
- Gurina 375 gr.
- Azukrea 150 gr.
- Arrautza 1
- Autazkoa
- Kakaoa 2 koilarakada*
Sukaldeko tresnak
Hona hemen ogi hau egiteko behar ditugun tresna guztiak-
Balantza
-
Ontzia -
Koilara -
Labea -
Pastel-mahuka
Prozedura
Hasi aurrektik... eskuak oso ondo garbitu! Osagai guztiak prestatu... eta goazen
galleta goxo hauek prestatzera| 60 minutu inguru | 10-15 minutu prestaketa + 12/13 minutu labean galleta erretilu bakoitzeko |
- Osagai guztiak pisatu
- Gurina bigundu. Mikrohuin labean sartu 20-30 segunduz pomada itxura hartu arte
- Ontzian gurina eta azukrea jarri eta dena ondo nahastu
- Arrautza bota ontzira eta jarraitu nahasten
- Azkenik irina bota. Hobeto nahasteko eskuak erabili!
- Labea piztu. Temperatura: 180. Programa: beroa gora eta behera.
- Laberako balio duen papera erretiluan jarri
- Egindako orea pastel-mahukan sartu (erdia baino gehiago ez bete)
- Pixkanaka pixkanaka paperean galleteei forma eman
- Labea 180 gradutan dagoenean galletak sartu 12 minutu inguru
Zure labearen arabera agian denbora gehiago edo gutxiago eduki beharko duzu. Galleten bordeak txigotzen direnean prest egongo dira.

0 Iruzkinak