Osagaiak
  • Arrautzak 4
  • Jogurt naturala (edo azukrearekin) 1
  • Irina 3 (jogurt)
  • Azukrea 2 (jogurt)
  • Olioa 3/4 (jogurt)
  • Legamia 1 (sobre)
  • Laranja 1
  • Txokolate 4 ontza
Sukaldeko tresnak
Hona hemen bizkotxo hau egiteko behar ditugun tresna guztiak
  • Batidora
  • Ontzia
  • Labea
  • Moldea
  • Labana
  • Espatula
  • Koilara
Prozedura
60 minutu 10-15 minutu prestaketa + 40-45 minutu labean
Hasi aurrektik... eskuak oso ondo garbitu! Osagai guztiak prestatu... eta goazen bizkotxo goxo bat prestatzera.
  1. Ontzian arrautzak bota
  2. Laranja ondo ondo garbitu eta birrindura ontzian bota
  3. Laranja zuritu eta zatitu eta ontzian bota
  4. Jogurta, azukrea eta olioa gehitu eta batidorarekin ondo nahastu laranja ondo ondo desegin arte
  5. Irina eta legamia gehitu eta jarraitu nahasten dena ondo
  6. Labea piztu. Temperatura: 180 gradu. Programa: airea
  7. Moldea prestatu. Bizkotxoa eginda dagoenean errez ateratzeko eta ez eransteko bi aukera daude: labe papera jarri edo olio piskat bota eta dena igurtzi
  8. Txokolatea zatitxo txikitan apurtu eta bolean dagoen orearekin nahastu silikona espatula bat edo goilara bat erabiliz
  9. Ontzian dagoen orea moldean sartu
  10. Labea 180 gradutako temperatura lortu duenean, moldea sartu eta jeitsi 170 gradutara. Denbora: 40 minutu

Zure labearen arabera agian 180 gradutan jarri beharko duzu edo 45 minutu eduki beharko duzu bizkotxoa.
Eginda dagoen edo ez jakiteko txotx luze bateki zulatu: garbi ateratzen bada prest dago! bestela pixkat gehiago labean utzi.