Ogi hau egitea oso erraza da (horregatik bere izena). Bi prozedura probatu ditut: lehenengoa azkarra, ordu bat behar da ogia prest edukitzeko eta bigarrena, luzeagoa, pare bat ordu behar dira (45 minutuz hazten utzi behar dalako orea). Aukeratu hoberen datorkizuna!
Osagaiak
  • Irina 500 gr.
  • Ura 250 gr.
  • Legamia freskua 12 gr.
  • Oliba-olioa 15 gr.
  • Gatza 12 gr.
  • Azukrea 7 gr.
  • Autazkoa
  • Haziak 30-50 gr.
Sukaldeko tresnak
Hona hemen ogi hau egiteko behar ditugun tresna guztiak
  • Balantza
  • Ontzia
  • Koilara
  • Labea
  • Laberako balio duen beste ontzia
  • Labana
Prozedura - azkarra
50-55 minutu 10-15 minutu prestaketa/oreatu + 40 minutu labean
Hasi aurrektik... eskuak oso ondo garbitu! Osagai guztiak prestatu... eta goazen ogi biribil goxo bat prestatzera.
  1. Osagai guztiak pisatu
  2. Ontzian irina, azukrea eta gatza bota, eta koilararekin dena nahastu
  3. Autazkoa. Haziak bota eta nahastu dena ondo
  4. Ura pixkat epeldu (nik mikrouhin labean 20 segundu 200w. tara jartzen dut)
  5. Legamia uretan ondo desegin eta gero, dena ontzira bota
  6. Olioa gehitu
  7. Osagai guztiak ondo nahastu
  8. Irin piskat bota mahai gainean eta bertan bolean dagoen orea jarri
  9. Nahasketa ondo oratu eskuetan ez pegatu arte (5 minutu gutxi gora behera)
  10. Labeko erretiluan, labeko papera jarri eta olio pixka batekin igurtzi
  11. Orearekin bola antzeko bat egin  eta labeko erretiluan jarri. Goiko partean labanarekin ebakuntza txiki batzuk egin eta irin pixka bat bota (eta haziak nahi izanez gero)
  12. Labean sartu. Piztu eta 205 gradutan jarri. Programa: beroa goian eta behean. Denbora: 40 minutu.
  13. Laberako balio duen ontzi osagarrian ura bota eta labeko behekaldean jarri (lurruna lortzea da helburua)

Zure labearen arabera agian 220 gradutan jarri beharko duzu.
Prozedura - luzea
2 ordu inguru 10-15 minutu prestaketa/oreatu + 45 hazten utzi + 5 minutu oreatu + 40 minutu labean
Hasi aurrektik... eskuak oso ondo garbitu! Osagai guztiak prestatu... eta goazen ogi biribil goxo bat prestatzera.
  1. Osagai guztiak pisatu
  2. Ontzian irina, azukrea eta gatza bota, eta koilararekin dena nahastu
  3. Autazkoa. Haziak bota eta nahastu dena ondo
  4. Ura pixkat epeldu (nik mikrouhin labean 20 segundu 200w. tara jartzen dut)
  5. Legamia uretan ondo desegin eta gero, dena ontzira bota
  6. Olioa gehitu
  7. Osagai guztiak ondo nahastu
  8. Irin piskat bota mahai gainean eta bertan bolean dagoen orea jarri
  9. Nahasketa ondo oratu eskuetan ez pegatu arte (5 minutu gutxi gora behera)
  10. Ontzia garbitu eta olio pixkat batekin igurtzi
  11. Orea ontzian sartu eta trapu batekin tapatu, eta 45 minutuz (gutxi gora behera) hazten utzi
  12. Mahai gainean irin pixkat bota eta bertan hazi den orea bota, suabe suabe oreatu, eta bola antzeko bat egin
  13. Labeko erretiluan, labeko papera jarri eta olio pixka batekin igurtzi
  14. Labeko erretiluan orea jarri. Goiko partean labanarekin ebakuntza txiki batzuk egin eta irin pixka bat bota (eta haziak nahi izanez gero)
  15. Labean sartu. Piztu eta 205 gradutan jarri. Programa: beroa goian eta behean. Denbora: 40 minutu.
  16. Laberako balio duen ontzi osagarrian ura bota eta labeko behekaldean jarri (lurruna lortzea da helburua)

Zure labearen arabera agian 220 gradutan jarri beharko duzu.


Errezeta hau (nere laguna) Ibonen errezetan oinarrututa dago. Youtuben bideoa argitaratuta dauka. Hemen dago ikusgai:

Beste argazki batzu
  • Orea labean sartu aurretik
  • Mamia